XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tortsioak, animalia gehienak konpetibitatea eta superbibentzian arrakasta edukitzeko ezinduko lituzkeen malformazio edo mutazio baten ezaugarria du.

BIRIBILKETA ETA TORTSIOA Egungo gasteropodoen konplexitatea, Anelido eta Astropodo bezalako talde hurbilen simetriarekin kontrastatzen duen asimetria berezi baten ondorioa da, eta elkarri kateaturiko hiru fenomenok sortzen dutena, hau da, hazkuntzaren bigarren mailako ardatzaren agerpena, lehendabizikoa longitudinala den bezala berau makurra delarik, konplexu palio-biszeralak nozitzen duen 180 gradutako tortsioa eta bai masa-biszerala bai maskorraren biribilketa.

Lehendabiziko gasteropodoek, maskor konikoak zituzten baina hauen muturra erortzen eta biribilkatzen hasi zen.

Biribilketa hau plano batetan gertatuko balitz, aldebiko simetria duen animalia bat, hots, beren eskuin eta ezkerraldeko zatiak planoerdiarekiko simetriko dituena, maskor espiraletan lau bati egoki lekiokeen, baina, mota honetako animali bat, maskor espiral eta koniko bati egokitzeko bide bakarra, bere gorputzean biribiltzea litzateke.

Honek arazo haundi bat suposatzen du, gorputzaren alde bakoitzak abail desberdinean hazi beharko bait luke, bata bestearen atzeko espiretara egokitu ahal izateko.

Aipatutakoa hola den arren, kono erakoa den maskor espiralatua laua denarena baino gogorrago eta iraunkorrago da, maila honetan, beraz, hautaketa moldagarriago bat suposatuz, gasteropodoen artean, hau izanik nagusitu den tankera.

Lehen aipatu bezala, gasteropodoen historian zehar emandako gertakari garrantzitsu bat tortsioa da.

Hau, desarroilo garaian, beliger larbaren estadioa erdiestean suertatzen da.

Gongoil zerebralak / Gongoil pleuralak / Oin-gongoilak / Gongoil parietala / Gongoil biszerala / Uzkia / Brankia / Aurikula / Bentrikuloa / Barrunbe pariala / Gasteropodoetan ematen den tortsioaren fenomenoa.